XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Psikoanalisia?.

Protagonista askorentzat, orain antitotalitarismora konbertiturik, eta komunikabideetan beti presente, urte haietako militantzia arazo guztiz indibidualekin nahasten da.

Lacan eta modako psikologiak aipatuz, ezetz esateko sentimenduan aurkitzen dute portaeren giltzarria; ondorioz, funtzionatzen zuen guztia gorrotatzen zuten (eskola, enpresa, gizartea), eta kontragizarte alternatiboa sortzeko ahaleginak heldutasun- eta errealismo-falta gisa konprenitzen dituzte gaur egun.

Baina herria ez zegoen prest leherterazi nahi zuten gerra zibilean sartzeko.

Desioak eta errealitatea oso urrun zeuden.

Eta, hutsegitearen aurrean, beren buruak erruduntzat jo zituzten lehen une batez: ezetza eta gorrotoa norberaren kontra itzuli ziren, jarrera burgesak alderdien barnean bilatzeko sektarismo itsuenean eroriz.

Orain, adinari esker agian, helduak dira eta badute lasaitasun, demokraziaren eta indibiduoaren eskubideak era arrazionalez defendatzeko.

Hoberenak, sozialistak dira....

Baina azalpen honek ez gaitu oso urrun eramango.

Beharbada, sistemarekin kolaboratzea hautatu duten protagonistentzat, psikologiak esplikazio-eremu neutroa eskaintzen du, amoremate politikoaren zuritzaile... Bego horretan.

Militantismoaren kritika.

Bigarren ikerlerro bat saiatu behar dugu, mesianismo iraultzaileak dakarren militantismo-motaren analisia eginez.

Militantismoaren kritika alde askotatik egin da.

Dudarik gabe, organizazioetan aurkezten da boterearen arazoa, botereak dakarren autoritarismoaren beldurrez, beti izan da iraultzaren esparruan jarrera antiautoritario bat; baina Estatuaren botere errepresiboa kontutan harturik, erakunde gogor, zentralizatu eta ongi diziplinatuen egitea izan da jarrera nagusia.

Gerra zibilerako antolatzen ari zirenentzat, berez zetorren bigarren jarrera hau.

Baina 1968tik sortutako mugimenduak norberaren libertatea eta egunerokotasunaren garrantzia azpimarratzen zituen.

Kontradikzioak laster ageriko dira.